Klubaren loteria salgai! Klubaren loteria! Nº 93620 Informazio gehiagoInfo →

Seniorren bigarren garaipena, bajekin eta bihotz handiz

Equipo Senior: Lauro B vs Getxo
Equipo Senior: Lauro B vs Getxo

Senior gizonezkoen taldeak bigarren garaipena lortu zuen igandean, Lauroren igerilekuan, baja garrantzitsu batzuk izan arren.

Ez zen partida erraza. Senior taldeko hainbat bajarekin joan ginen Lauroren igerilekura, eta geundenokin hortzak estutzea tokatzen zen.

Eta hala izan zen. Uretara sartu ziren mutilek aurrera pauso bat eman zuten, lana banatu zuten eta larrua utzi zuten lau laurdenetan. Bigarren garaipena bi partidatan, eta berriro talde osoaren ahaleginari esker.

Lanak jarraitzen du. Urriaren 30ean, ostiralean, 21:20an, etxera itzuliko gara WP Donostia 'B' Faduran hartzeko. Harmailetan zain zaituztegu!

Aupa Getxo!

Partekatu WhatsApp Instagram